XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Garciaren desagerpena ikertzeko Gobernuak borondate politikoa baduela dio ArdanzakJose Ramon Garcia, Ana Santander gazteiztarrarekin ezkondutako sindikalista mexicarra 1988an Salinas de Gortari Mexicoko lehendakari izendatu baino hamabost egun lehenago desagertu zen Poliziaren esku.
Azken urtetan Mexicon gertatu diren 44 desagerpenen artean Jose Ramon Garciaren kasuak izan du nazioarteko oihartzun zabalena eta Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzorderaino heldu zen, bere emazte gasteiztarraren ekimenari esker.
Mexicorako bidaia aprobetxatuz eta Gasteizko Legebiltzarraren agindua bete asmoz, Jose Antonio Ardanza Jorge Carpizo Mexicoko Giza Eskubideen Batzordeko lehendakariarekin elkarrizketatu zen asteazkenean eta Jose Ramon Garciaren kasuari buruz galdetu zion.
Bilera hau Carlos Salinas de Gortari lehendakari mexicarrarekin
Jose Antonio Ardanzak berak aditzera eman zuenez, Mexicoko Giza Eskubideen lehendakariarekin izandako bileran, kasua argitzeko Gobernuak duen
Eta horixe izan zen Jose Antonio Ardanzak igorri zuen mezua.
Inpresio hori Garciaren familiari adierazi dio, horren froga zehatzik ez izan arren.
Familiak ez du bertsio hori onartu nahi, frogak agertzen ez diren bitartean.
Ez da desagerpen kasu bakarra eta desagertutako guztiak ez dira hilda agertu.
Gasteizko Ana Santander ezkondu, Gasteizen denboraldi batean bizi eta orduan UGTko militantea izan zen sindikalista mexicarraren desagerpenaren arrazoiei buruz, Giza Eskubideen Batzordeak
Arrazoiak hauteskundeetako iruzurrarekin lotuta leudeke.
Data guztien arabera Morelos-eko Poliziak berak atxilotu eta desagertarazi zuen, beste datuen artean, Estatuko poliziaburuak ihes egin zuelako atxilotzeko agindua eman zutenean.
Polizia hau ez da oraindik azaldu eta kasua geldirik dago.
Gasteizko Legebiltzarrak, bestalde, aho batez Jose Ramon Garcia bizirik agertzeko ahalegin guztiak egiteko eskatu zion atzo Mexicoko Gobernuari eta Morelos Estatuko Gobernuari.
Halaber Legebiltzarreko taldeek Mexicoko Giza Eskubideen Batzordeak pasa den urtarrilaren 27an egindako adierazpenak legebiltzarkideengan
Batzorde honek ikerketen berri eman zuen, eta Morelos Estatuko Epai Poliziako kideei desagerketa horrekin zerikusirik badutela salatu zuten.